Bakaikuko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

17/06/2022

Bakaikuko mapa toponimikoa

Pedro Miguel Kintanak, Jesus Ondarrak, Jose Ignacio Urrizak, Lander Urritzak eta Andoni  Otamendik Bakaikuko mapa toponimiko berria osatu dute elkarlanean. Mapak herriko dermioen izenak biltzen ditu.

Egindako mapa herritarron eskura utzi nahi dute, hori dela eta, udalak inprimatu eta herritarron artean banatuko du. Mapa koloretan da eta 80×40 zentimetroko neurria du.

 

Banaketa

Bakaikuko Udalak etxebizitza bakoitzeko mapa bat banatuko du dohain.

Mapa jaso nahi duenak eskatu beharko du. Eskatzen ez duenak, ez du maparik izango. Mapa gehiago eskatu nahi duenak edo erroldatuta ez dagoenak, 8 euro ordaindu beharko ditu.

Mapa eskatzeko aukerak:

  • Web bidez eskaera bete: http://www.bakaiku.eus/noticias/mapa-eskatu/
  • Bidali Whatsapp/Telegram mezu bat 622 268 161 udal informazio telefonora.
  • Bidali posta elektronikoa udala@bakaiku.eus helbidera.
  • Idazkaritzan: 12:00etatik 14:30 astelehenetik ostiralera. 948 562 509 telefonora deitu daiteke ere aipatutako ordutegian.

Mapa eskatzeko epea ekainaren 27an amaituko da.

 

Eskerrik asko

Maparen osaketan aritu direnei esker ona helarazi nahi diegu izan duten ekimenarengatik eta egin duten lan txukunarengatik.