Eskola zaharretan kokatutako erabilera anitzeko instalazioen energia-birgaitzea
2021ean hasitako Bakaikuko eskola zaharren eraikina eraberritzeko obrekin jarraituz, , 2023an lehenengo solairuko instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetu da hori ere, Nafar Gobernuak finantzatutako obra izanik.
2022ko abenduaren 30ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 264. zenbakian,
35/2022, abenduaren 28koa, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. Bertan, Bakaikuko Udala onuraduna den partida izendun bati aplikatutako kreditu bat agertzen da: 210001 21300 7609 2616E4 PARTIDA (E) Hitzarmena Udalarekin.
Bakaiku: Eskola zaharretan kokatutako erabilera anitzeko instalazioen energia-birgaitzea
ZENBATEKOA 40.560,00 €
Higiezinaren beheko solairuaren eraginkortasun termikoa hobetu da, kanpoko arotzeria ordeztu da, dauden fatxadak isolatu dira, bero-sistema berritu da eta argiztapen-sistema hobetu da.