ESKOLEN ERREFORMA
Astelehenean hasiko dira eskoletako beheko solairua egokitzeko lanak. Bi gune sortuko dira: haur/gazte txokoa eta erabilera anitzeko gela. Obren kostua 220.220 eurokoa izanen da eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak 125.000 euroko dirulaguntza emanen du. Dirulaguntza Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasota dago , EH Bilduren zuzenketa bati esker. Obrak ASFI enpresak egingo ditu. Obrak azaroaren amaierarako amaituta egon beharko lukete.
Era berean, urtea amaitu aurretik eskoletako goiko solairua eraberritzen hastea aurreikusten da. Alokairuko hiru etxebizitza babestu eraikiko dira. Hitzarmena sinatu da Nasuvinsarekin (Nafarroako Gobernuaren etxebizitza sustatzeko enpresa publikoa), Nafarroako Gobernuarekin eta Bakaikuko Udalarekin. Finantzaketaren zatirik handiena Nasuvinsaren eta Nafarroako Gobernuaren kontura izanen da, eta horregatik, lehen 12-13 urteetan Nasuvinsak kudeatuko ditu etxebizitzak. Udalak baldintza bat jarri du, lehentasuna ematea Bakaikuko bizilagunei.
Aurreko urtean teilatua konpondu zen Nafar Gobernuaren laguntza bat erabiliz.
Jarduketa horien ondoren, beheko solairuaren isolamendu termikoari (leihoak, paretakā¦) ekitea baina ez da falta. Udala lan horiek egiteko laguntza ekonomiko berria lortzeko ahaleginean ari da.