Bakaikuko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

14/09/2023

Irailaren 30eko auzolanak

Idatzi honen bitartez jakinarazten dizuegu irailaren 30ean (larunbata) ondorengo auzolanak egingo ditugula:

  • Launtzako gaztainadiaren garbiketa eta desbrozea.
  • Parkeko barandilla ipini.
  • Markesina margotu eta barnizatu.
  • Frontoiko barandilla margotu.
  • Frontoi ondoko erreka garbitu.

Izen ematea betiko hedabideen bitartez egin daiteke,  hau da, udala@bakaiku.eus helbidera idatziz, 948562509 telefonora deituz, Ekhi Etxeberria edo Josetxo Kintanari esanez, idazkaritzara joaz, udaleko Whatsappera/Telegramera (622268161) idatziz, edota web orrira sartuz (http://www.bakaiku.eus/auzolana/izena-eman).

Bestalde, ideia eta proposamen gehiago jaso nahiko genituzke, beraz, animatu!

Bukatzeko, argitu nahi dugu urtean auzolan bat egitea nahitaezkoa dela, ohartarazpena jaso edo ez. Hau betetzen ez duenak zerga ordaindu behar izango du ordenantzak dioen moduan.