Albisteak

Beheko basorako bidea itxita

Adierazpen instituzionala: DESKONEKTATU ELEKTRIKETATIK. Haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!
Argindarraren prezioa maximo historikoetan; fakturak igotzen; enpresa elektrikoak aberasten, herritarrak pobretzen eta Espainiako Gobernua hori baimentzen. Hori da, hain zuzen ere, herritarren aurka egiten ari den iruzur handiaren laburpena. Iruzur horrek ondorio larriak izan ditu familietan, enpresa txiki eta ertainetan edo denda txikietan. Gobernuek, politikariek, elektrikoek eta guztiek partekatzen dituzten interes ekonomikoek sortutako eta baimendutako […]

Bernoako erdi aroko galtzada
“BENOAKO ERDI AROKO GALTZADAREN BALORIZAZIOA” proiektuak Landa Garapenerako Programaren diru-laguntza jaso du. Programa Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsek (LGENF) eta Nafarroako Gobernuak finantzatu dute. Europak landa eremuetan inbertitzen du.

Ongi etorri Bakaikuko Udalaren web orrialdera
Atari honetan Bakaikuko herriari eta Udalari buruzko informazioa aurkituko duzu. Bertako biztanleentzat gertutasuna eta gardentasuna eskainiko duen tresna izatea eta herria ezagutu nahi duzuenontzat erabilgarria izatea nahiko genuke. Aldi berean, tramiteak telematikoki egiteko aukera ematen du egoitza elektronikoak: eskaerak aurkeztu, etab.