Bakaikuko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

09/05/2024

Maiatzaren 18ko AUZOLANAK

Idatzi honen bitartez jakinarazten dizuegu maiatzaren 18an (larunbata) 8:00etan ondorengo auzolanak egingo ditugula:

  • Parkeko barandilla ipini.
  • Gaztainondoen garbiketa.
  • Iturrarteko erreka garbitu.

Horretaz gain, beste bi auzolan gehiago daude:

  • Trinitate egunean ardoa banatzea (maiatzak 25)
  • Dantzalarreren garbiketa (maiatzak 25 baino lehen egin beharko da)

Izen ematea betiko hedabideen bitartez egin daiteke,  hau da, udala@bakaiku.eus helbidera idatziz, 948562509 telefonora deituz, Ekhi Etxeberria edo Josetxo Kintanari esanez, idazkaritzara joaz, udaleko Whatsappera/Telegramera (622268161) idatziz, edota web orrira sartuz (https://www.bakaiku.eus/auzolana/izena-eman).

Bestalde, ideia eta proposamen gehiago jaso nahiko genituzke, beraz, animatu!