09/05/2024
Maiatzaren 18ko AUZOLANAK
Idatzi honen bitartez jakinarazten dizuegu maiatzaren 18an (larunbata) 8:00etan ondorengo auzolanak egingo ditugula:
- Parkeko barandilla ipini.
- Gaztainondoen garbiketa.
- Iturrarteko erreka garbitu.
Horretaz gain, beste bi auzolan gehiago daude:
- Trinitate egunean ardoa banatzea (maiatzak 25)
- Dantzalarreren garbiketa (maiatzak 25 baino lehen egin beharko da)
Izen ematea betiko hedabideen bitartez egin daiteke, hau da, udala@bakaiku.eus helbidera idatziz, 948562509 telefonora deituz, Ekhi Etxeberria edo Josetxo Kintanari esanez, idazkaritzara joaz, udaleko Whatsappera/Telegramera (622268161) idatziz, edota web orrira sartuz (https://www.bakaiku.eus/auzolana/izena-eman).
Bestalde, ideia eta proposamen gehiago jaso nahiko genituzke, beraz, animatu!