Bakaikuko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

28/07/2021

Ongi etorri Bakaikuko Udalaren web orrialdera

Atari honetan Bakaikuko herriari eta Udalari buruzko informazioa aurkituko duzu. Bertako biztanleentzat gertutasuna eta gardentasuna eskainiko duen tresna izatea eta herria ezagutu nahi duzuenontzat erabilgarria izatea nahiko genuke.

Aldi berean, tramiteak telematikoki egiteko aukera ematen du egoitza elektronikoak: eskaerak aurkeztu, etab.

Udal Gobernu honek askotan aipatu du herritarrekiko hurbila eta gardena izan nahi duela. Zalantzarik gabe, gaur egun, web orria tresna garrantzitsua da bide horretan aurrera egiteko. Gainera, datozen urteetan atari honen edukietan eta zerbitzuetan sakontzen jarraitzeko asmoa dugu. Horretarako ere herritarren iritziak kontuan hartuko ditugu.

Bakaiku hobetzea herritarrentzat zerbitzuak hobetzean datza neurri handi batean, eta horretan lanean jarraituko dugu buru-belarri.

Bakaiku bizia, aberatsa, euskalduna, anitza, naturzalea, historiaz betea, abegitsua eta askoz gehiago da. Atari honek guzti hori islatzea ezinezkoa bada ere, errealitate hori guztioi gerturatzen laguntzea bilatzen dugu.

Gertutasunetik elkar ezagutza eta ulertzea errazagoa delakoan, adeitasunez,

Bakaikuko Udala