Bakaikuko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

09/09/2022

Irailaren 24erako auzolan berriak

Idatzi honen bitartez jakinarazten dizuegu urrilaren (irailaren) 24an ondorengo auzolanak egingo ditugula:

– Altziturrieta bideko lanen jarraipena
– Hiru Haitz eta frontoiko biltegien txukuntzea
– Frontoiko pareta pusketa baten margotzea
– Goiko Langako burnizko parrilaren konpontzea
– Hilerri inguruaren garbiketa
– Parkearen barnizatzea
– Launtzan eta Urdinbiden landatutako gaztainondoen inguruaren garbitzea eta txukuntzea. Beste egun batean egiteko aukera.

Aldi berean, aldez aurretik apuntatu nahi duenak ohiko hedabideen bitartez, hau da, Udalaren whatsapp/telegram bidez (622268161), Udalera deituz (948562509) edo bertaratuz, posta elektroniko bidez udala@bakaiku.eus edota web orritik (http://www.bakaiku.eus/auzolana/izena-eman/) egin dezakeela gogorarazten dizuegu.

Bestalde, ideia eta proposamen gehiago jaso nahiko genituzke, beraz, animatu!

Bukatzeko, argitu nahi dugu urtean auzolan bat egitea nahitaezkoa dela, ohartarazpena jaso edo ez. Hau betetzen ez duenak zerga ordaindu behar izango du ordenantzak dioen moduan.