Bakaikuko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

29/03/2023

2023ko maiatza eta apirilako auzolanak. Apuntatzeko epea zabalik.

Jarraian Apirila eta Maiatzarako programatutako auzolanak:

 

APIRILAK 29, LARUNBATA (8:00-13:00)

Frontoieko margoketa lanen jarraipena

Iturrarte errekaren garbiketa

Haurren parkeko hesiaren konponketa

Ibaiko zubiaren barandaren margoketa

Markesinaren margoketa eta barnizatzea

 

MAIATZAK 13, LARUNBATA (8:00-13:00)

Altziturrietako bidearekin jarraitu

Hilerriaren inguruaren garbiketa

Hilerriaren teilatuaren konponketa

Gaztainondoen garbiketa

Goikolangako rejillan obra egin

 

Izena emateko betiko hedabideen bitartez egin daiteke, hau da, udala@bakaiku.eus helbidera idatziz, 948 56 25 09 telefonora deituz, Javier Zeberio edo Josetxo Kintanari esanez, Idazkaritzara joaz, udaleko whatsappera (622268161) idatziz edota www.bakaiku.eus web orrira sartuz.

 

Apuntatu zaitez auzolera