17/06/2022
Bakaikuko mapa toponomikoa eskatu
Pedro Miguel Kintanak, Jesus Ondarrak, Jose Ignacio Urrizak, Lander Urritzak eta Andoni Otamendik Bakaikuko mapa toponimiko berria osatu dute elkarlanean. Mapak herriko dermioen izenak biltzen ditu.
Egindako mapa herritarron eskura utzi nahi dute, hori dela eta, udalak inprimatu eta herritarron artean banatuko du. Mapa koloretan da eta 80×40 zentimetroko neurria du.
Banaketa
Bakaikuko Udalak etxebizitza bakoitzeko mapa bat banatuko du dohain.
Mapa jaso nahi duenak eskatu beharko du. Eskatzen ez duenak, ez du maparik izango. Mapa gehiago eskatu nahi duenak edo erroldatuta ez dagoenak, 8 euro ordaindu beharko ditu.
Mapa eskatzeko epea ekainaren 27an amaituko da.